“…Europako lurralde erkidean unibertsitarioen fluxua erraztea asmo zuen egiturazko makroerreforma izan zenak, eskaintza formatiboa birpentsatzeko eta mudatze horretan ikasleen irteera-profilaz lokalki hausnartzeko arraildurak ireki zituen gurean. Urteotan, Pedagogiak bezala, titulazio ugarik erronka berriei aurre egin behar izan diete, esaterako, gradu eta graduondoko egiturari, ECTS sistemari, titulazio berriaren diseinuari eta honekin batera, konpetentzien bidez ikasteko metodologia aktiboen eklosioari (Eizagirre, Altuna, Pikabea, Marko, eta Pérez, 2017;Europako Batzordea, 2015). Hortaz, EHUko Pedagogia graduak bere esparru profesionalaren proiekzioari begira egun duen kokapena zein neurritan egonkortu den galdetzeak egokia dirudi, atzera, titulazioa etengabe hobetzeko argibideak bilatu nahi badira (Marko et al, 2019).…”