Artikuluan SentiGrAL proiektua aurkezten da. Helburua pentsamendu-espazio berriak eraikitzea izan da, gorputz-sentsazioetatik abiatuta, goi-mailako hezkuntzan Gradu Amaierako Lana (GrAL) sortzeko prozesuan. Horretarako, arakatze-prozesuetan oinarritutako ikaskuntza aintzat hartuta, gorputz-ikuspegia ardatz dituzten ariketak garatu dira, ikaskuntza mota horretan sakontzeko. Ariketa horiek guztiak gida didaktiko batean jaso dira. Horren guztiaren oinarrizko ideia da esperientzia eta intuizioak ikasleen gaitasunak garatzeko balio duen ezagutza-iturritzat hartzea, Gizarte Hezkuntzako eta Pedagogiako graduetako GrALetan egiten diren gogoeta-prozesuetan giltzarri gisa hartzeko. Ikuskera metodologiko interpretatzailea du ikerketak, eta datuak biltzeko tresna kualitatiboak erabili dira. Ikasleei elkarrizketak egin zaizkie prozesuaren gaineko hautematea jasotzeko. Emaitza esanguratsuak lortu dira gogoeta-prozesuetan gorputz-sentsazioek duten funtzioari dagokionez ere. Izan ere, sentsazioetan arakatzeak gogoeta-prozesua aberastu du. Ondorio moduan, azpimarra dezakegu sortutako gida didaktikoak ikasleentzako prestakuntza izaera duela, eta arakatze prozesuetarako lagungarria dela.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
hi@scite.ai
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
Copyright © 2024 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.