Itsas ingurunearen ezagutzak garrantzi handia hartu du azken urteotan, izan ere, bere iraunkortasuna bermatzea jakintza honen konpromezu nagusiena bilakatu da. Euskal Autonomi Erkidegoan itsas ingurunearen oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua egiten duten zenbait erakunde daude. Ikerketa taldeek itsasoan dituzte euren ikerkuntza iturri nagusiak. Mota desberdinetako lagin biotiko eta abiotikoak lortzeko, arrantza ontzietan edota ikerketa ontzi ozeanografikoetan itsasoratzea ezinbestekoa izaten dute askotan. Ikerketa egiten duten ontziek garrantzi handiko eginkizuna izaten dute beti, eta egin behar den azterketaren neurrikoa izan behar du behintzat, lanen beharrizanak asetzeko. Ideia honi helduz, Euskal Herriko kostaldean jarduteko balio anitzeko ontzi baten transformazioa izango da artikulu honen lerro nagusia; goi mailako ikerkuntza eta irakaskuntza jasoko dituena. Horretarako, Ingeteam Power Technology enpresak lidertzen duen partzuergo mistoa eratu zen, erakunde pribatu zein publikoekin batera. Helburua, efizientzia energetiko altu eta emisio murritzak bermatuko dituen ikerketa eta irakaskuntza ontzi baten transformazioa da. Pasaiako Blas de Lezo Itsas Arrantza eskolako Ortze ontzia eraldatuko da, hain zuzen, propultsio sistema diesel mekaniko konbentzionaletik propultsio sistema elektriko-hibridora pasatuz. Proiektua zero-emisio, ekonomia urdin eta garapen iraunkorra jasotzen duen esparruan gauzatzen da. Garapen teknologiko berritzaile honen aurrean, hainbat erabilpen aurreikusten dira: kostaldetik gertu eta ingurune babestuetan zero emisio eta baldintza akustiko baxuetan ikerketa lanak, arrantza alorreko lanbide hezkuntza, propultsio sistema berritzaileaz baliatuz goi mailako graduondoko zein doktorego ikasketak, edota nazioarteko ikerketa taldeen saretzea, besteak beste.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
hi@scite.ai
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
Copyright © 2024 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.