LaburpenaSnoezelen terapia, zentzumen anitzeko terapia (ZAT) ez-farmakologiko eta psikosoziala da; zazpi funtsezko zentzumenen estimulazioan edo erlaxazioan oinarritzen dena, hain zuzen ere. Pertsonon ongizatea eta norberaren bizi-kalitatea hobetzea du helburu nagusia. Ikusmen, entzumen, ukimen, dastamen, oreka, propriozepzio eta usaimen zentzumenak hainbat objekturen bitartez kitzikatzen dira: argiztapen artifizialaren, musika lasaigarri edo terapeutikoaren, ehundura ezberdinen eta hainbat lurrinen eta elikagaien bidez, besteak beste. Terapia honen erabilera dementziaren sintoma fisiologikoak eta portaera-aldaketak arintzeko hautabide eraginkor gisa bistaratu da azken hamarkadan. Dementzia etengabeko narriadura kognitiboa eragiten duen gaixotasun kronikoa eta atzeraezina da; baita sintoma fisiko, fisiologiko eta portaera-aldaketa nabarmenak eragiten dituen gaitz neurologikoa ere. Oldarkortasuna, depresioa, antsietatea, gogogabezia, loezina eta elikaduranahasmendua dira dementzia gaixotasunean deskribatu izan diren eta Snoezelen terapiak hobetzen dituen sintoma fisiologiko eta portaera-aldaketa ohikoenak. Horrez gain, aipatzekoak dira Rett sindromean, garun-lesio traumatikoan, zainketa aringarrietako programetan eta garun-paralisian Snoezelen terapiak eragiten dituen onura nabarmenak. Azterlan honek Snoezelen terapiaren inguruko hainbat ikerketa biltzen ditu. Kontzeptuaren deskribapen zehaztua eta Euskal Herriko udalerrietan azken urteotan terapia honi eman zaion erabilera terapeutikoaren zein pedagogikoaren azalpen orokorra azaltzen dira. Horrez gain, hainbat gaixotasunen aurrean terapia honek ekar ditzakeen efektu mesedegarrien edo mugen eta gabezien deskribapena jorratuko da ikuspuntu kritiko batetik.Gako-hitzak: Snoezelen, zentzumenak, terapia, estimulazioa, erlaxazioa, dementzia.
AbstractSnoezelen, a multi-sensory stimulation therapy described as a nonpharmacological psychosocial intervention, is based on the stimulation or relaxation of the primary senses of sight, hearing, touch, taste, balancing, proprioception and smell, through the use of lighting effects, meditative or integrative music, tactile surfaces, and the odors of relaxing essential oils. The main objective of this multi-sensory therapeutic approach is the personal wellbeing of people. It has become increasingly