Lan honetan Bizkaiko euskara dut aztergai; zehazki, Bizkaiko mendebala eta ekialdea bereizteko balio dezaketen lau ezaugarri aurkezten ditut. Orain arte ez da gaiari buruzko monografiko sakonik egin, eta lan honek hurbilketa izan nahi du. Izan ere, denok darabilgu gogoan banaketa hori, eta uste dut merezi duela zenbait ikuspegi eta ideia aztertzea eta zehaztea. Horretarako, aurretik egindako lan apurrak eta nik neuk lan honetarako baztertutako ezaugarriak aurkeztu ondoren, baliagarritzat jotako laurak aztertu ditut; zehazki, (-o + -a > ua erdiko bokala igotzea, soziatiboko markak, hurbiltze-adlatiboaren markaren aldaerak eta *edun aditzaren 3. pertsona pluraletan -de pluralgilearen -de & -e aldaerak. Ezaugarri bakoitzak egun duen hedadura mugatu ondoren, azken mendeotako bilakabidea aztertu dut testu arkaiko, zahar eta klasikoak oinarri hartuta. Horrek, gainera, bidea eman dit ezaugarri horien eta Bizkaiko euskararen historia hobeto ezagutzeko, eta ikuspegi teorikoari eta erabaki metodologikoei buruz zenbait hausnarketa egiteko.
Lapurtera klasikoa da, seguru asko, xx. mendea baino lehenagoko euskarazko literaturaren agerpenik ezagunena, ezagutza hori oro har azalekoa edo nahi baino azalekoagoa bada ere: xvii. mendearen lehenengo hiruzpalau hamarkadetan Lapurdiko kostaldeko eta barnealdeko idazleak, nolabaiteko homogeneotasuna duen multzo zabalean sailkatu ohi dira. Izendapenak izendapen, sasoi hartako lapurtar idazle gehienek helburu ideologiko eta agindu bertsuei jarraituta prestatu zituzten euren lanak: kontrarreforma katoliko ortodoxoaren mesedetan eta burgesia ekonomikoaren babespean. Euskal literaturaren edozein historia esku artean, erraz ikus daiteke, XVIIi. mendeko egileen loraldia aipatu arren, nolabaiteko mailakatzea egiten dela egileen artean; hain zuzen ere, euskal literaturaren historiografia-lanek norabide bertsuan epaitu izan dituzte lapurtar klasikoak, batzuk ezin gehiago goratuz eta beste batzuk bigarren mailan (oro har, lehenengo mailakoen itzalpean) utziz. Materra eta bere Do(c)trina christiana esandakoaren adibide paregabeak ditugu: aipatu izan da, jakina, Lapurdiko klasikoetan aitzindaria izan zela, eta halako sinpatia batez azaldu izan da euskal literaturaren historian lehenbiziko egile euskaldun berria izan zela.
In this paper we examine the use of the pronominal zein relative construction in Basque and changes it underwent. In particular, we try to explain the development of constructions in which a form of the pronoun is used to relativize all cases. This non-standard construction does not appear in historical canonical texts, but it is common in the 17-19th century texts belonging to the following genres: private letters, administrative letters, administration documents and notarial documents. We analyse the origin of the non-standard construction from the point of view of historical sociolinguistics, and propose that its development was linked, to (a) the knowledge that bilingual writers and scribes had of the writing code and genres, and (b) formulaic language and imperfect imitation which happened between writers.
Lan honetan D. L. Urkizuk idatzitako bertso-sortaren edizio kritikoa aurkeztuko dut. XVIII. mendearen hasieran ez zen liburu askorik argitaratu euskaraz, eta Urkizu da garai hartan lanak kaleratu zituen egile apur horietako bat. Nolanahi ere den, Urkizuren testuak interesgarri askoak diren arren Euskal Herriko mendebaleko euskara aztertzeko, inor gutxi arduratu da horiekin. Aipatutako bertso-sortari dagokionez, bi aldiz argitaratu dira aldez aurretik (Dodgson 1901, Altzibar 1992), baina edizioek transkripzio-akatsak dituzte. Hori dela eta, lan honen helburua da akats horiek zuzentzea eta testuaren bertsio kritikoa ematea; horrekin batera, Urkizuk bere bertsoetan erabilitako euskara aztertu dut, lana osoagoa izan dadin.
scite is a Brooklyn-based organization that helps researchers better discover and understand research articles through Smart Citations–citations that display the context of the citation and describe whether the article provides supporting or contrasting evidence. scite is used by students and researchers from around the world and is funded in part by the National Science Foundation and the National Institute on Drug Abuse of the National Institutes of Health.
hi@scite.ai
10624 S. Eastern Ave., Ste. A-614
Henderson, NV 89052, USA
Copyright © 2024 scite LLC. All rights reserved.
Made with 💙 for researchers
Part of the Research Solutions Family.