Laburpena: Azken urteotan, su-armen erabilera nabarmen handitu da gure gizartean eta horrek tiro egin ondoren sortutako partikulen analisirako metodologia berriak garatzea ekarri du. Krimenaren gertalekuan tiro-aztarnak (gunshot residue, GSR) osatzen dituzten konposatuen detekzioak eta identifikazioak su-armen erabileraren ebidentzia fidagarria eskaintzen dute. Tiro-aztarnak erretako eta erre gabeko partikulen multzoa dira, munizioa erretzen denean sortutakoak eta su-armak berak, jaurtigaiak eta kartutxoak askatutako konposatuez osatuak. Tiro egin ostean, partikulak tiroa gertatu den tokiaren inguruan jalkitzen dira, baina, batez ere, tiratzailearen gorputzean (eskuak, sudurra eta ilea) eta arropetan. Gaur egun, GSR partikulen ohiko analisia konposatu ez-organikoen identifikazioan oinarritzen da. Konposatu organikoen azterketak (organic gunshot residues, OGSR) lagin baten froga-balioa indartu dezake. Hala ere, gutxi dira OGSRen dudarik gabeko identifikaziorako guztiz sentikorrak diren metodoak. Lan honetan, beraz, tiro-aztarnen lagin-biltzea eta analisirako teknika aipagarrienak laburbildu eta berrikusten dira.
Hitz-gakoak:Auzitegiko zientzia, tiro-aztarna ez-organikoak (IGSR), tiro aztarna organikoak (OGSR), lagin-biltzea, metodo analitikoak.
Abstract:In the last years, the use of firearms has increased considerably in our society which has raised the development of new analytical methodologies in order to detect the particles formed during shooting. The detection and identification of compounds consistent with gunshot residues (GSR) in a crime scene provides forensic evidence of the use of firearms. These particles are a set of burned and unburned particles formed as a result of the combustion process of ammunition and contain components expelled from the firearm itself, the projectile and the cartridge case. After the discharge, particles are deposited on all surfaces in the vicinity where the shot has taken place but mainly in shooter's body (hands, nose and hair) and clothing. Currently, conventional analysis of GRS is focused on inorganic components. The study of organic components may strengthen the probative value of a sample. However, only a few studies propose analytical methods sensitive enough to identify OGSR. The cur-