“…Beste ikerketekin alderatuz, aztertutako esneak esne helduarekin antzekotasun handiagoa dauka eta E bitaminan aberatsagoa da; aldiz, A bitamina gutxi dauka. Abereen elikadurak eragin esanguratsua dauka behor esneko bitamina liposolubleen kopuruan (Bondo eta Jensen, 2011;Danyer eta Bilal, 2020;Kuhl et al, 2012), eta belar freskoa E bitaminan (Bondo eta Jensen, 2011;Danyer eta Bilal, 2020) aberatsa denez, gure laginetako E bitamina kopuru handia jandako belarraren ondorio izan daiteke. Bestalde, ekidoek β-karotenoa (A bitaminaren aurrekaria) A bitaminara transformatzeko gaitasun mugatua daukatela uste da (Álvarez et al, 2015), eta honek aurkitutako erretinol kopuru txikia azalduko luke.…”