“…Horrenbestez, ekimen berriak eta proiektu berriztatzaileak sustatu dira azken urteotan uharte-sareetan, hala nola: energiaren kudeaketa eraginkorreko sistemak, baliabideen aurresangarritasuna eta eskariaren kudeaketa barne [25]; energia berriztagarrien ustiapen optimoa eta epe motzeko operazioa [26,13]; sare elektrikoaren eta aktiboen hobekuntza; zentral termiko malguagoak eta performantzia altukoak [8]; kontrol algoritmo berriak bihurgailuetan [27,28,29]; edo potentzia aktiboaren metaketa (adib. bateriak, ponpaketa, inertzia-bolanteak…) [14]. Horrez gain, sistema-operatzaileek baldintza tekniko zorrotzak ezarri dituzte grid code EKAIA, 28 (2015) Agurtzane Etxegarai, Pablo Eguia, Esther Torres, Igor Albizu, José Ignacio San Martín arauetan, maiztasun eta potentzia aktiboari edo/eta tentsio eta potentzia erreaktiboari dagokionez.…”