i LABURPENA Lan honetan Ebaluatoia aurkezten da, eskala handiko ingelesa-euskara itzulpen automatikoko ebaluazio kanpaina, komunitate-elkarlanean oinarritua. Bost sistemaren itzulpen kalitatea konparatzea izan da kanpainaren helburua, zehazki, bi sistema estatistiko, erregeletan oinarritutako bat eta sistema hibrido bat (IXA taldean garatuak) eta Google Translate. Emaitzetan oinarrituta, sistemen sailkapen bat egin dugu, baita etorkizuneko ikerkuntza bideratuko duten zenbait analisi kualitatibo ere, hain zuzen, ebaluazio-bildumako azpi-multzoen analisia, iturburuko esaldien analisi estrukturala eta itzulpenen errore-analisia. Lanak analisi hauen hastapenak aurkezten ditu, etorkizunean zein motatako analisietan sakondu erakutsiko digutenak.Hitz gakoak: itzulpen automatikoa, ingelesa, euskara, ebaluazioa, bikotekako konparazioa, errore analisia ABSTRACT This dissertation reports on the crowd-based large-scale English-Basque machine translation evaluation campaign, Ebaluatoia. This initiative aimed to compare system quality for five machine translation systems: two statistical systems, a rulebased system and a hybrid system developed within the IXA group, and an external system, Google Translate. We have established a ranking of the systems under study and performed qualitative analyses to guide further research. In particular, we have carried out initial subset evaluation, structural analysis and error analysis to help identify where we should place future analysis effort.